TKnika proiektuak

Tknikaren bitartez, Ikerketa Zentroa Euskadiko Lanbide Heziketan, CIFP REPELEGA LHIIk proiektu batzuetan parte hartu du:

- Elektrizitate mintegitik "Posicionamiento y especialización de la familia Electricidad-Electrónica frente al sector de la energía" proiektuan.

- IKT mintegitik "European Schoolnet" proiektu pilotuan.

 
2015-16 ikasturtetik aurrera, CIFP Repélega LHIIk Tknikaren ETHAZI proiektuan parte hartu du:

 

ETHAZI PROIEKTUA:

ETekin HAndiko ZIkloa

 

ETHAZI erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia berri bat da, bertan ikasle bakoitza konpetentzia teknikoak lortzeaz gain beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen ditu; beti ere ikaslearen lanbide etorkizunarekin zer ikusia dutenak (talde lana, komunikazioa, parte hartzea, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia honen ezaugarri garrantzitsuena talde lanaren bidez erronkak lortzea da.  Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek beraien helburuak eta taldearenak lortu behar dituzte.  Ahalmen indibidualak taldearen eskura jartzen dira helburuak lortzeko nahiarekin, ikastea garrantzitsuena dela ahastu gabe.

Errendimendu altuko zikloak partehartzaile bakoitzaren talentu pertsonal eta soziala lantzen duten esperientzia dira.

Zeharkako konpetentziak edo konpetentzia estrategikoak erreferentzia moduan erabiltzen direnak dira eta metologia eta erraminta multzo batekin lantzen dira, hauekin ikasleari bere ikaskuntza prozesuan protagonismoa ematen zaio. Gainera, ikasgelaren kudeaketa, arketektura, ordutegiak etab. lantzen dira; egoeraren aldaketa bat errazteko modua izanik