MATRIKULA EGUTEGIA

BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA DOKUMENTAZIOA

ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA

 

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
  1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  2. Oinarrizko lanbide-titulua.
  3. Batxilergoko titulua.
  4. Unibertsitateko titulua.
  5. Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  1. Gainditu izana:
  1. Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
  2. Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
  3. Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
  4. Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
  5. Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
  6. Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
  7. Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.

 

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA 

 

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
  1. Batxilergoko titulua.
  2. Unibertsitateko titulua.
  3. Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
  4. Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
  1. Gainditu izana:
  1. Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
  2. Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
  3. Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
  4. UZI edo PREU

 

 

IKASLEAK EKARRI BEHAR DITUEN AGIRIAK

HEZIKETA ZIKLOETAKO 1. MAILA

  1. 1. Ikaslearen datu-orria osaturik.
  2. 2. Ikaslearen 4 argazki izen abizenak atzealdean idatzita, horietako bat karnetean itsatsita.
  3. 3. Ikaslearen karneta beteta eta argazkiarekin.
  4. 4. DERRIGORREZKO ESKOLA-ASEGURUA: 28 urte baino gutxiagoak, idazkaritzan matrikula egin baino lehen, 1,12€ (zenbateko zehatza ekarri) ordaindu behar dute korserjerian.
  5. 5. Ikasketak edo ziurtagiri akademikoa egiaztatzen duen dokumentua institutu honetan aurreinskripzioa aurkeztu ez badute (ikasle berriak)
  6. 6. "Laneko segurtasun eta osasun arauak errespetatzeko eta norbera babestekoekipamenduak erabiltzeko konpromisoaren orria" beteta eta sinatuta orria.
  7. 7. "Irudi eta datuaen eskubideen erabilpena konpartitzeko baimenaren orria" beteta eta sinatuta ematea
  8. 8. NAN-a edo antzeko agiria

Errepikatzaileek 1, 4, 6, eta 7 agiriak baino ez.

HEZIKETA ZIKLOETAKO 2. MAILA

  1. 1. Lehenengo mailako zerrendan agertzen diren 1, 4, 6, eta 7 agiriak.
  2. 2. Ikasle berriek 1. mailako zerrendan agertzen diren agiri guztiakaurkeztu beharko dituzte.

OHARRAK

Agiriak aurkeztu ondoren, aldaketa eskatu izanez gero, 2422 agiria bete beharko da.

Dokumentazio osoa ez duen matrikularik ez da jasoko

 

 

 

 

MATRIKULA EGUTEGIA