ELEKTROMEDIKUNTZA KLINIKOA

Gaitasun orokorra

Elektromedikuntza klinikako instalazio, sistema eta ekipoen muntaketa eta mantenimendua kudeatu eta gauzatu, fabrikatzailearen gomendioei segurtasun eta kalitate eskakizunei eta indarrean dauden arauei jarraituz.

Ikasketa Plana

Lehen Kurtsoa

Irakasgaiak Orduak
Instalazio elektrikoak 132
Elektromekanika eta fluido sistemak 99
Sistema elektronikoak eta fotonikoak 132
Monitorizazio, erregistro eta zainketa kritikoko sistemak 165
Laborategi eta hemodialisi sistemak 132
Errehabilitazio sistemak eta proba funtzionalak 99
Osasun teknologia eremu klinikoan 99
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Ingeles teknikoa 33

Bigarren Kurtsoa

Irakasgaiak Orduak
Erradiodiagnostiko, erradioterapia eta irudi medikoko sistemak 216
Elektromedikuntzako sistemak eskuratzeko plangintza 144
Elektromedikuntzako sistemen muntaiaren eta mantentzearen kudeaketa 126
Elektromedikuntza klinikoko proiektua 50
Enpresa eta ekimen sortzailea 54
Lantokiko prestakuntza 420

Lan irtenbideak

Profesional honek bere kontura zein besteren kontura egiten du lan osasun-zentro publiko edo pribatuen elektromedikuntza klinikoko instalazioak, sistemak eta tresneria muntatzen eta/edo mantentzen dituzten zerbitzu teknikoetan, eta enpresa fabrikatzaileen, banatzaileen edo zerbitzu-hornitzaileen elektromedikuntza klinikoko instalazioak, sistemak eta tresneria muntatzeko eta/edo mantentzeko lanak gauzatzen edo aholkatzen dituzten laguntza teknikoko edo bezeroentzako arretako sailetan, haien forma juridikoa eta tamaina direnak direla ere. Bere lanbide-esparruan garatzen dituen jarduerak administrazio eskudunek araututa daude.