AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA
Gaitasun orokorra:
Sistema industrialetako neurrirako, erregulazio eta kontroleko prozesuetako instalazio automatikoen mantenu eta proiektu muntaketak garatu eta kudeatu gainera, hauen gainbegirada eta muntaia egin, eta baita ere bere mantenu eta abian jartzea, beti ere kalitate, segurtasun, ingurumen eta disenua guztientzako irizpideak errespetatuz.
Ikasketa plana
Lehen kurtsoa
Irakasgaiak | Orduak |
---|---|
Sistema elektriko, neumatiko eta hidraulikoak | 165 |
Sistema sekuentzial programagarriak | 165 |
Neurketa eta erregulazio sistemak | 165 |
Potentziako sistemak | 198 |
Dokumentazio teknikoa | 99 |
Industri informatika | 99 |
Lan-prestakuntza eta orientabidea | 99 |
Bigarren kurtsoa
Irakasgaiak | Orduak |
---|---|
Sistema programagarri aurreratuak | 120 |
Industri-robotika | 100 |
Industri-komunikazioak | 140 |
Automatizazio industrialeko sistemen bateratzea | 140 |
Automatizazio eta robotika industrialeko proiektua | 50 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Enpresa eta ekintzailetasuna | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
Entorno profesional
Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
• Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.