GARRAIOA ETA LOGISTIKA

Gaitasun orokorra

Nazioko eta nazioarteko esparruan salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko eragiketak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, eta enpresa baten jarduera logistikoak planifikatzea eta kudeatzea, indarreko araudiaren eta enpresako zuzendaritzak ezarritako helburuen arabera, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen-errespetuaren esparruan.   Aurkezpen bideoa

Ikasketa Plana

Lehen kurtsoa

Irakasgaiak Orduak
Biltegiratzeko logistika 132
Salgaien nazioarteko garraioa 198
Nazioarteko merkataritzaren administrazio kudeaketa 198
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 198
Ingelesa 165
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99

Bigarren kurtsoa

Irakasgaiak Orduak
Garraioaren eta logistikaren administrazio-kudeaketa 160
Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea 140
Salgaien garraioaren antolamendua 140
Hornitzeko logistika 80
Bidaiarien garraioaren antolamendua 80
Garraioko eta logistikako proiektua 50
Lantokiko prestakuntza 360

Lan irtenbideak

Profesional honek garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresetan egingo du lan, bai bere kontura bai besteren kontura, garraioko eta/edo logistikako zerbitzua planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko funtzioak betez.