Ekonomia Proiektu Zirkularreko saridunak

31/05/2021

Energi eraginkortasun eta eguzki-energiako goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleek irabazi dute Ekonomia Zirkularraren ideia onenaren saria, eta Marina Condori, salmenta jardueren ikaslea, Ekonomia Zirkularreko lehiaketaren irabazlea. Zorionak guztioi!

 

Ekonomía Zirkularra

Badakigu hazkunde ekonomikoak hainbat limite biofisikoekin topo egiten duela eta beraz, ez dela mugaezina.  Nolakoa izan beharko luke gure sistema ekonomikoa krisi ekologikoari aurre egiteko?

 

Bizi garen gizartean ekonomi linealaren sisteman aritu gara: gauzak ekoiztu, erabili eta bota, hondakin bilakatuz. Ekonomia zirkularrean berriz garrantzia ematen zaie baliabideei, murriztu, berrerabili, birziklatu eredua jarraitzen du, produktuei bizi berri bat eman behin eta berriz, balioa duen ezer ezin baita bota, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzen delako. Zaborra bezalako kontzeptuak desagertzen dira.  Hondakin bakoitzak beste sistema batentzako “janaria” izan beharko luke, bai sistema natural batentzako (ziklo biologikoan dauden nutrienteak), bai sistema industrial baterako (ziklo teknikoan dauden materialak) ere.

 

Azken batean, baliabideen erauzketa eta erabilera minimizatzea eta energia berriztagarrien eta teknologia garbien erabilera maximizatzea da helburua, sistemaren efizientzia handituz.

 

Ekonomia zirkularra kontzeptu ekonomikoa da, garapen iraunkorraren esparruan sartzen dena. Bere helburua ondasunak sortzea da, aldi berean kontsumoa eta lehengaien xahukeria murriztuta, bai eta uraren eta energia-iturrien erabilera ere.  Ekonomia, zirkulu-forma duena -ez lineala-, produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren "bizi-zikloa ixtean" oinarritua. 

 

 

 

Zer da ekonomia zirkularra

Jasangarritasunarekin loturiko eredu ekonomiko eta soziala da. Baliabideak aprobetxatu eta lehengaiak ahalik gutxien erabiltzean oinarritzen da, eta, horretarako, materialak eta produktuak ahal den guztietan berrerabili, konpondu, berritu edo birziklatzea bultzatzen du.

Hortaz, materialak eta hondakinak optimizatzearen alde egiten duen ekoizpen eta kontsumo eredu gisa defini daiteke ekonomia zirkularra, produktua sortzen denetik material eta hondakinei bigarren bizitza emanez eta berrerabili eta birziklatzeko produktuak diseinatuz. Hitz gutxitan esanda, lehengaien erauzketa, materia horiekiko mendekotasuna, energia kontsumoa, hondakin materialak eta hondakinen sorrera ahalik gehien murriztea helburu duen ekoizpen sistema da.

Gaur egun ezagutzen dugun ekoizpen eta kontsumo sistema ikusteko eta ulertzeko moduan aldaketa kultural bat eskatzen duen prozesua da, finean.

 ( Inguru Menak argitaratua)

 

 

Bideo labur interesgarriak:

 

https://www.youtube.com/watch?v=xIWPkAWDb8c&t=20s

https://www.youtube.com/watch?v=ol-2PVhwCLU

La economía circular en 4 minutos - Pixtin - YouTube

 

Enpresa hainbat adibide:

 

https://www.youtube.com/watch?v=sSRUwdWo47I

https://www.youtube.com/watch?v=Hab78vOwkAg

 

Sakontzeko

 

https://www.youtube.com/watch?v=vGO1_1JzfOA

https://www.naturklima.eus/hec-proyectos-europeos.htm