Ondo etorri Repelega CIFP Repelega LHII Formakuntza Webe.era.
Gure orria formakuntzarako beharrei konponbidea emateko bitartekori gisa artesa eskertzen dizugu.
Gurekin hamabi urtetatik aurrekoentzako erantzunik egokiena topatuko baitugu.
Sartzeko botoiak klikatu eta berréala ikusiko duzu, edozein aukera izanik ere, bete ahal dugula.
Gure artean gustura egon zaitezen nahi dugu eta.
Agur bero bat.

 

Historia

 
 
 

 

Construcción del edificio principal

Portugaleteko Maisutza-Eskola 1970-71 ikasturtean jarri zen martxan La Salleko fraideen zuzendaritzapean abandonaturik zegoen Repelegako S. Kristobaleko ermitan. Gure institutuaren sorrera lotuta dago Bizkaiko Labe Garaien enpresako  "ikasle eskola"ren itxierarekin. Eskola hau itxitakoan hainbat ikasle  Barakaldoko Lanbide Heziketa Institutura joan ziren  eta gainontzekoak inguruko ikastetxetara.


 

 

 

 

 

  •  

    1975 César eta José Sans Gironella arkitektoek oraingo eraikinaren proiektua aurkeztu zuten.

     

     

     

     

     

  • 1976-77 Zentroa Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioaren esku gelditu zen 1. eta 2.graduko Lanbide Heziketa Zentro bilakatuz. Elektrizitatea , Mekanika eta Mekanikagintza irakasten hasten delarik

     

  • 1978-1979 Metal, Elektrizitate-Elektronika , Mekanika, metalgintza eta Delineazioa irakasten hasi zen 
  • 1979-80 Eraikin berria funtzionatzen hasten da. Ermita zaharreko eraikina erabiltzen jarraitzen da 1989. urtean lurrera botatzen den arte.Ikasturtea amaitzean La Salleko fraideek zuzendariak izateari uzten diote.Administrazioa irakasten hasi zen.

  • 1981 Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eskuetara pasatu ginen.
  • 1986-1987 R.E.M. eta Teknika esperimentaletako Batxilergoa irakasten hasten gara
  • 1996-1997 HSAOL legea indarrean jartzean Institutuak DBH-ko 1. zikloa eta Gizarte Zientziak eta Teknologia Batxilergoak sartzen ditu.
  • 1997-1998 Heziketa ziklo berriak sortzen dira: Goi Mailakoak (Administrazio eta  Finantzak eta Erregulazio eta Kontrol Automatikoen Sistemak).eta Erdi Mailakoak( Administrazio-kudeaketa, Mekanizatua, Kontsumo-Ekipamendu Elektronikoak) eta  Zeregin Ikaskuntzarako Tailerra ere eskaintzen dugu.
  • 1998-1999 DBH-ko eskaintza zabaltzen da 2. zikloa ere irakastean.
  • 1999-2000 Goi-Mailako Heziketa Zikloen eskaintza zabaltzen da: Industri Ekipamenduen Mantenimendua eta Eraikuntza-Proiektuen Garapen Aplikazioa zikloak hasten dira, biok Goi mailakoak.
  • 2003-04 Heziketa-Zikloek ISO 9001:2000 ziurtagiria lortzen dute.
  •  2004-2005 Heziketa ziklo berriak ezartzen dira:  Goi-Mailako Fluido,bero eta mantenimendu -instalazioen proiektuak garatzea eta Erdi-Mailako Hotz-girotze eta bero-instalazioak jarri eta mantentzea.   Mekanizatua eta Industri ekipamenduen Mantenimendua zikloak  desagertzen dira San Jorge GLHBI-ra pasatuz..
    Berdintasuna proiektuan sartzen gara.
  • 2005-06 Zilarrezko Q lortzen dugu.
  • 2006-07 21 Eskola Agendan parte hartzen dugu.
    Ingurumenerako ISO 14000 ziurtagiria lortu egiten dugu.
    Espacio 4 delakoan parte hartzen dugu.
    Elektromedikuntza proiektua abian jartzen dugu 2009-10 ikasturtean Goi- eta Erdi-Mailan irakasten hasteko asmoaz.
  • 2009-10 Heziketa ziklo berri bat ezartzen da:  Energi eraginkortasuna eta eguzki-energia.
  • 2009-10 Heziketa ziklo berri bat ezartzen da: Elektromedikuntza Klinikoa. Eta desagertzen da Eraikuntza Proiektuak.