Agenda 21

Agenda 21 Lur Planetako Bilkuran (Rio, 1992) asmatutako adierazpen bat da, oraingo garapen eredua eraldatzeko sortuko zen Akzio Plana izendatzeko. Oraingo garapen eredu hori errekurtso naturalak agortezinak balira bezala ustiatzean datza, eta bere etekinen banaketa desorekatu batean. Garapen eredu berri batean, ordea gaurko gizartearen beharrizanak etorkizuneko gizartearenak arriskua jarri gabe asetu beharko lituzke. Hori da hain zuzen ere garapen jasangarria, hau da, denboran luzatu daitekeena, eraginkorra eta zentzuzkoa baliabideak erabili eta etekinak banatzeko garaian.